INTXAURRONDO HEGOA 

 

SEIGARREN MAILATIK UNIBERTSITATERA!

 Aurten Intxaurrondo Hegoako 5. eta 6. mailatako ikasleok EHUko Ibaetako Campusera bisitaldi bat egiteko aukera izan dugu, Magisteritza Eskolatik gonbidapena luzatu zigutelako. Azken urteotan, hango ikasleek derrigorrezko Practicumak egiteko gure eskola aukeratu izan dute, gure proiektuka lan egiteko era interesgarria iruditzen zitzaielako edo. Ordainetan, bisitaldi gidatu bat antolatu ziguten, antzerki emanaldi eta guzti, eta benetan interesgarria izan zen. Topoz joan ginen eta hasteko, liburutegi nagusia ikusi genuen (Hasieran ez ziguten utzi nahi, beldur zirelako bertan ikasten ari zirenei enbarazu egingo ote genien, baina Intxaurrondo Hegoako ikasleok argi utzi genuen bagenekiela egoeraren arabera portaera egokia erakusten!). Gero, Campuseko zelaian hamaiketakoa egin eta antzerkia ikusi genuen, magisteritzako 4.mailakloen eskutik. Bukatzeko magisteritza Eskola ikusi genuen eta bertan bazkaldu genuen. Guretzat jolasak ere antolatu zituzten eta primeran pasatu genuen.  Benetan interesgarria izan zen etorkizunean izango ditugun hainbat ikasketa irtenbide ezagutzea!